April 29, 2008 by elosurola
D.B.H. 1.C gelakideen ekarpena
Europako Herri-kirolen Elkartearen helbideak ingeleses, frantsesez eta espainieraz.
http://www.jugaje.com/fr/
Sokatira bi talderen arteko norgehiagoka sutsua da.
Lehenetariko aztarnak Egipton koka ditzakegu k.a 2.500.urtean. K.a 500.urteran inguruan greziarrek ezaguna zuten. Txinan XII. Mendean ospe handiko kirola zen. 1.000.urtean Escandinaviako klanak sokatiran aritzen ziren. XV-XVI.mendeetan zehar txapelketak gauzatzen ziren.
Sokatira gorde izan dutenak: Britania Handia, Espainia Iparraldea, Frantzia, Holanda, Alemania, Italia, Suedia eta Finlandia.
XIX. mende bukaeran kirol arautu gisa aurkituko dugu.
SOKATIRA EUSKAL HERRIAN
Ez dago froga idatzi eta ziurrik sokatira Euskal Herriko kirol autoktonoa dela baieztatzeko.
Sokatira betidanik existitu dela uste izan da ahoz aho, belaunaldiz belaunaldi transmititu izan delarik tradizio handiko jolasa bilakatuz.
Guztietan teoriaik sinesgarriena sokatira zelten zibilizazioaren eraginarekin lotzen duena da.
Esan genezake sokatirak aintzinako zibilizazioetan duela jatorria eta mundu osoan zehar edatu izan dela.
Posted in Students' Projects | Leave a Comment »
April 24, 2008 by elosurola
Ondorengo artelanak Europako Udaberriaren inguruan Lierni Unanue, Elena Jesuino eta Nekane Olaizolak -Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitiko BHIren DBH 4.mailako ikasleak beraiek- Gustav Klimt-en lan baten egin dituzten interpretazioak dira. Zein da originala? … eta zuk zeuk, zein duzu gustukoena? Zergatik? 



Posted in Students' Projects | 2 Comments »
April 23, 2008 by elosurola
Nola egin duzue lan hau?
Zer da astronomo europarrez ikasi duzuena? Astronomiaz interesik baldin baduzu, gehiago idatzi.

Posted in Elos, European Projects | 7 Comments »
April 23, 2008 by elosurola
EUROPAKO BANKU ZENTRALA
Europar Moneta Batasuna sortu orduko , Europan moneta berri
bar jaio zen eta honekin batera banku berri bat ere bai: Europako Banku Zentrala (EBZ). Bere egoitza Frankfurten dago.
1998ko Ekainaren 1ean sortu zen eta Europar Moneta Institutuaren ordezkari bilakatu zen.
Euroa erabiltzen duten estatuek eurogunea osatzen dute.
EBZren zeregin nagusia € monetaren egonkortasuna mantentzea eta ondorioz, prezioen oreka zaintzea da.
Funtzioak
Banku jaulkitzailea Europako Banku Zentrala da. Moneta agintari gorena da, banku nazionalak honen menpeko bihurtu direlarik. Erakunde autonomoa da eta moneta politika egiteko
autonomia osoa du.
Europako Bankua ez ohiko finantza bitartekaria da, pertsona eta enpresekin lanik egiten ez duelako. Europar Bankuak gainerako guztiei ( sektore publiko eta pribatuko finantza bitartekariei) ematen die finantzaketa.
Hauek dira EBZren funtzio nagusiak :
- Moneta politikaten kontrola : inflazioa igo ez dadin interes tasak finkatzen ditu, bere helburua prezioen oreka eta egonkortasuna mantentzea delarik.
- Dibisen ganbio sisteman eragitea euroaren balioa babes-teko.
- Urre eta dibisa erreserbak gorde kanpo eragiketei aurre egiteko, adibidez, inportazioei.
- Bilete eta txanponak jaulkitzearen monopolioa du.
- Europar Batasunaren bankua: zor publikoa jaulki.
- Bankuen bankua izatea: banku pribatuei maileguak ematen dizkie likidezia arazoak dituztenean.
- Ikuskari lana egitea finantza sistema osoak modu egokian funtziona dezan.

Puntu guzti hauei buruzko erabaki zuzenak hartzeko ekonomia-
ren inguruko informazio zehatza behar du EBZk.
Horretarako estatistika zerbitzu bat du EUROSTAT izenekoa eta honen azterketetan oinarrituko ditu erabaki hauek.
Posted in European Projects | Leave a Comment »
April 23, 2008 by elosurola


Hello friends,
This is the space where you can exchange information about your two countries. Come on!
Hola amigos:
Esta es la sección donde podéis intercambiar información sobre vuestros dos países. ¡Ánimo!
Kaixo lagunok,
Hau da zuen bi herrien inguruko informazioa trukatzeko duzuen atala. Tira ba!
Posted in Students' Feedback | Leave a Comment »
April 23, 2008 by elosurola

This is the Elos bookmarker designed by Lierni Varela last year. We have printed it now to mark the Spring Day for Europe 2008. What do you think? Could you also represent the idea of learning to live in Europe with another picture? Go ahead!
Posted in Elos | Leave a Comment »
April 22, 2008 by elosurola


Dear friends,
We can use this section to ask and answer questions about our two countries.
Tags: Add new tag
Posted in European Projects, Students' Feedback | Leave a Comment »
April 9, 2008 by elosurola
Kaixo,
Aurten honoko hau proposatzen dizuegu Europako Udaberri Egunean parte hartzeko:
BLOGAn honako eskaerari erantzuten dion ekarpena egitea:
“Zergatik ospatzen da Europako Udaberri eguna? galderari erantzutea eta erantzunarekin batera udaberria islatzen duen irudi bat bidaltzea”.
Galdera inuxente bat ematen du baina badaude arrazoi batzuk Europako Udaberri Eguna ospatzeko. Ikertu eta 130-150 hitzetan erantzun zuk aukeratutako hizkuntzaz. Zure irakasleak baloratuko du eta saritxo bat izangu du ekarpenik onenak.
Ekarpenak edozein hizkuntzatan egin daitezke.

Posted in Elos | 2 Comments »