Hau da DBH-3. mailako ikasleek Europako zenbait zientzilariren inguruan egin duten lana. Lana euskaraz, ingelesez, espainieraz eta frantsesez egina dago. Klik egin beheko eztekan eta lanak agertuko dira.zientzilariak5
Archive for the ‘Students' Projects’ Category
Sokatiraren Historia.
April 29, 2008
Sokatira bi talderen arteko norgehiagoka sutsua da.
Lehenetariko aztarnak Egipton koka ditzakegu k.a 2.500.urtean. K.a 500.urteran inguruan greziarrek ezaguna zuten. Txinan XII. Mendean ospe handiko kirola zen. 1.000.urtean Escandinaviako klanak sokatiran aritzen ziren. XV-XVI.mendeetan zehar txapelketak gauzatzen ziren.
Sokatira gorde izan dutenak: Britania Handia, Espainia Iparraldea, Frantzia, Holanda, Alemania, Italia, Suedia eta Finlandia.
XIX. mende bukaeran kirol arautu gisa aurkituko dugu.
SOKATIRA EUSKAL HERRIAN
Ez dago froga idatzi eta ziurrik sokatira Euskal Herriko kirol autoktonoa dela baieztatzeko.
Sokatira betidanik existitu dela uste izan da ahoz aho, belaunaldiz belaunaldi transmititu izan delarik tradizio handiko jolasa bilakatuz.
Guztietan teoriaik sinesgarriena sokatira zelten zibilizazioaren eraginarekin lotzen duena da.
Esan genezake sokatirak aintzinako zibilizazioetan duela jatorria eta mundu osoan zehar edatu izan dela.
Europako Udaberria: Gustav Klimt-en interpretazio bat.
April 24, 2008Ondorengo artelanak Europako Udaberriaren inguruan Lierni Unanue, Elena Jesuino eta Nekane Olaizolak -Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitiko BHIren DBH 4.mailako ikasleak beraiek- Gustav Klimt-en lan baten egin dituzten interpretazioak dira. Zein da originala? … eta zuk zeuk, zein duzu gustukoena? Zergatik? 












